Mundua
Gaza erasopean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Zerrenda aztertzen ari omen dira, baina oraingoz ez dute xehetasun gehiagorik eman. Urriaren 7an izandako erasoaldian bahitu zituzten hamaika lagunen izenak daude zerrenda horretan.
Palestinar bat, aske utzi duten unean. Argazkia: EFE
Israelgo agintariek esan dute "eztabaidan" ari direla datozen orduetan aske utziko dituzten bahitutako pertsonekin lotuta Hamasek eman dien zerrendaren inguruan, eta erantsi dute izenak "aztertzen" ari direla. Oraindik, baina, ez dute zehaztu iragan urriaren 7ko erasoaldian bahitutako pertsonei buruzko dokumentu horrekin arazorik dagoen ala ez.
"Eztabaida piztu da goizaldean jasotako zerrendaren inguruan, baina Israel aztertzen ari da. Posible denean emango dugu informazio gehiago", adierazi du bahituen eta desagertuen koordinatzaileak —Benjamin Netanyahu lehen ministroaren bulegoaren mende dago—, X sare sozialean argitaratutako ohar baten bidez.
Zerrendan 50 israeldarren izenak agertzen dira. Israelek eta Hamasek egindako lau eguneko su-eten akordioaren arabera, aske utzi behar zituzten horiek guztiak.
Su-etena luzatzeko aukera, gainera, mahai gainean dute, nahiz eta hori lortzeko Hamasek bahitu gehiago askatu beharko dituen, eta oraingoz ez du aurreratu horretarako asmorik duenik. Tregoaren lehenengo hiru egunetan 39 israeldar utzi dituzte libre, eta, trukean, Israelek 117 preso palestinar askatu ditu.
Akordioan, bestalde, adostu dute Gazako Zerrendan laguntza humanitarioa sartzea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa