Mundua
ARGENTINA
AGENTZIAK | EITB Media
Argentinako presidente hautatuak azaldu duenez, pribatizatu ahal den guztia pribatizatuko du. Igandeko hauteskundeen biharamunean, New Yorkeko burtsan kotizatzen duten enpresa argentinarrek nabarmen egin dute gora.
Javier Milei Argentinako presidente hautatua. Artxiboko argazkia: EFE
Hauteskunde kanpainan aurreratu bezala, Javier Milei Argentinako presidente hautatuak lehen pribatizazioak iragarri ditu: YPF petrolio enpresa nazionala eta hedabide publikoak esku pribatuetara igaroko dira.
Pribatizatu ahal den guztia pribatizatuko duela nabarmendu du irrati kate batean egin dioten elkarrizketan: "Sektore pribatuaren esku egon daitekeen guztia sektore pribatuaren esku egongo da".
Mileik YPF petrolio konpainia nazionala (2012tik Estatuak kontrolatzen du) eta Enarsa energia enpresa publikoa saltzeko asmoa agertu du.
Halaber, ekonomialariak azpimarratu du telebista publikoa, irrati nazionala eta Telelam Estatuko albiste agentzia ere "pribatizatu" egin behar direla. "Telebista publikoa propaganda mekanismo bihurtu da", gaineratu du.
Igandeko hauteskundeak izan eta biharamunean, New Yorkeko burtsan kotizatzen duten enpresa argentinarrek nabarmen egin dute gora. Atzo, astelehena, jaieguna zen Argentinan, eta gaur arte itxaron beharko da herrialdeko burtsak nola erreakzionatzen duen ikusteko.
Milei hautagai ultraeskuindarrak irabazi zituen igandeko hauteskundeak Argentinan, Sergio Massa hautagai peronista eta Ekonomia ministroari 11 puntu baino gehiagoko aldea aterata.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa