09:35

Mundua

GAZA, ERASOPEAN

NBEren Segurtasun Kontseiluak ebazpen bat onartu du, Gazan etenaldi humanitarioak eta korridoreak eskatzeko

AGENTZIAK | EITB Media

Aurrez, Gazako Zerrendaren egoerari buruzko lau bozketa egin dituzte Segurtasun Kontseiluan, baina herrialdeek ez dute adostasunik lortu; bosgarrengoan, bai.

  • Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren bilera

    Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren bilera. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gazako Zerrendan etenaldi humanitarioak eta korridoreak eskatzeko ebazpena onartu du, bart, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak.

Maltak aurkeztutako testua aurrera atera da, aldeko 12 botorekin eta 3 abstentziorekin (Errusia, Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak). Hiru herrialde horiek beto eskubidea dute, baina ez dute baliatu.

Gazako egoera aztertzeko Segurtasun Kontseilua osatzen duten herrialdeek egin duten bosgarren bilera izan da, eta aurreko lauretan ez zuten adostasunik lortu. Bosgarrengoan bai, akordioa posible izan da.

Ebazpenak ez du ez su etenik ez Israel aipatzen; bai, ordea, Hamas. Zehazki, bahitutakoak lehenbailehen askatzeko eskatu dio Segurtasun Kontseiluak. 

Halaber, aldeei eskatzen die Nazioarteko Zuzenbidea errespetatzeko eta zibilak babesteko, bereziki, haurrak.

Bestalde, Gilad Erdan Israelek NBEn duen ordezkariak erantzun du "tamalgarria" iruditzen zaiola ebazpena eta Segurtasun Kontseilua osatzen duten herrialdeak errealitatetik oso deskonektatuta daudela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena