Mundua
GAZA ERASOPEAN
AGENTZIAK | EITB Media
AEBko Estatu idazkariaren arabera, bake "iraunkorra" lortzeko "trantsizio aldi bat" beharrezkoa izan daiteke.
Gazaren suntsipena. Artxiboko argazkia: EFE
Gazan Israelen erasoek ez duten bitartean, Antony Blinken AEBko Estatu idazkariak adierazi du Israelek ezin duela berriro Gazako Zerrenda "okupatu", lurraldea murriztu eta ezin dituela bertako herritarrak desplazatzera behartu. Horren esanetan, bake "iraunkorra" lortzeko "trantsizio aldi bat" beharrezkoa izan daiteke.
"Bake iraunkorra lortzeko modu bakarra Gazako palestinarrak lekualdatzera ez behartzea, Zerrenda berriro ez okupatzea, blokeoa bertan behera uztea eta lurraldea ez murriztea da", esan du Blinkenek G7ko agintariek Tokion egingo duten bileraren atarian.
Zonaldean bake "iraunkorra" lortzeko baldintzak ezarriko direla espero du, baina horretarako "trantsizio aldi bat" beharrezkoa izan daitekeela onartu du, Netanyahuk egindako adierazpenei erantzunez. Izan ere, gerra amaitutakoan, Israelek Gaza okupatzearen aukera aipatu du lehen ministroak, "denbora mugagabean".
G7ko Atzerri ministroek erasoaldian "geldialdi" bat egiteko eskatu diote Israeli, laguntza humanitarioa Gazan sartzeko. Aldi berean, Israelen eta Palestinaren arteko gatazka inguruko herrialdeetara hedatzea saihesteko ahal den guztia egitea eskatu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa