Mundua
Gaza erasopean
Agentziak | EITB Media
"Azkeneraino" ekingo diotela azpimarratu du Israelgo lehen ministroak. Bien bitartean, "zibilak modu seguruan irteteko geldialdia" eskatu dio Joe Biden AEBko presidenteak Netanyahuri.
Gazako Zerrendaren aurkako erasoaldi militarra "erabateko arrakasta" dela esan du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak. Azaroaren 7an bete zen hilabete Hamasek Israelen aurka egin zuela, eta ordutik Gaza erasopean du Tel Avivek. 10.000 pertsona baino gehiago hil dituzte Palestinako eremu horretan.
"Gerra kabineteak emandako txostenak, gudu zelaian ikusitakoak eta komandante eta soldatuek esaten digutena kontuan hartuta, erabateko arrakasta izaten ari da", nabarmendu du Tzelim base militarrari egindako bisitan.
"Egia da arazoak sortu direla. Piloturik gabeko hegazkinak daude, ezustean lehertzen diren gailuak eta tankeen kontrako erasoak. Batzuetan heriotza oso mingarriak gertatzen dira, baina, orokorrean, arrakasta izugarria da", gaineratu du. 30 eguneko epean, Israelgo 348 soldadu hil dituzte borroketan.
"Ez gara geldituko, azkeneraino jarraituko dugu", adierazi du nazioarteak eskatzen dion su etenari entzungor.
Are gehiago, gerra amaitutakoan, Israelek Gaza okupatzearen aukera aipatu du Netanyahuk, "denbora mugagabean".
Bien bitartean, Joe Biden AEBko presidenteak baieztatu du erasoaldian "geldialdia" egiteko eskatu diola Israeli. Bidenek eta Netanyahuk telefonoz hitz egin omen dute bart, baina AEBko presidenteak ez du argitu lehen ministroaren erantzuna zein izan den. Buruzagi estatubatuarraren hitzetan, "zibilak modu seguruan ateratzeko, laguntza humanitarioa sartzeko eta bahitutakoak aske uzteko geldialdi taktikoak" lirateke. Dena dela, argi utzi du AEBk ez duela su etena babesten, menia batek Hamasi mesede egingo liokeela uste baitu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa