Mundua
ESTATU BATUAK
AGENTZIAK | EITB Media
Tiroketaren egileak ihes egin du, eta, agintarien arabera, Robert Card 40 urteko gizon zuria da. Urtea hasi denetik Ameriketako Estatu Batuetan hildako gehien utzi dituen tiroketa da.
Ameriketako Estatu Batuetan gutxienez 18 pertsona hil dira eta 13 zauritu Maine estatuko Lewiston hirian, asteazken arratsaldean izandako tiroketan. Janet Mills Maineko gobernadoreak gaur egin duen agerraldian baieztatu ditu datuok. Hasiera batean, hainbat hedabidek hildakoak 22 izan direla zabaldu dute.
Hiriko bolatoki eta taberna batean izan zen erasoa atzo, han 18:56 zirenean (22:56 GTM). Tiro egin ondoren, ustezko erasotzaileak ihes egin zuen. Ehunka polizia ari dira haren bila. Zazpi pertsona bolatokian hil ziren, zortzi jatetxean eta beste hiru ospitalean.
John Alexander Maineko ospitale nagusiko buruak prentsaurreko batean adierazi duenez, ospitaleratuta jarraitzen duten zortzi zaurituetatik hiru egoera kritikoan daude.
Ustezko erasotzailea 40 urteko gizonezko bat da. "Armatuta" dagoela eta "arriskutsua" dela zabaldu dute agintariek, eta "babesean" egoteko eskatu zaie herritarrei. Eskolak bertan behera utzi dituzte.
Aurtengo 565. tiroketa masiboa da Ameriketako Estatu Batuetan, eta heriotza gehien eragin dituena urtea hasi denetik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa