13:39

Mundua

Israel-Hamas gerra

EBk astebete eman die Meta eta Tik Tok enpresei gerrari buruzko desinformazioaren kontrako neurriak argitzeko

EITB Media

Joan den astean X sare sozialarekin egin bezala, Bruselak errekerimendu formala helarazi die biei. Zerbitzu digitalen legearen baitan, albiste faltsuen kontra duten politika zein den jakin nahi du erakundeak.

  • Facebook eta WhatsApp sare sozialen jabe da, besteak beste, Meta.

    Facebook eta WhatsApp sare sozialen jabe da, besteak beste, Meta. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako Batzordeak (EB) errekerimendu formal bana bidali die Meta eta Tik Tok enpresa teknologikoei Ekialde Hurbileko gerrari buruz desinformazioa saihesteko zein neurri hartu dituzten argitzeko. Biek ala biek urriaren 25era arte dute erantzuna emateko. 

Zerbitzu digitalen legea indarrean denetik (abuztutik dago aktibo), EBn sarean zerbitzua eskaintzen duten plataformak eta bilatzaileak derrigortuta daude legez kanpoko edukiak ezabatu eta desinformazioaren kontrako neurriak hartzera. Ingurumari horretan, joan den astean antzeko eskaera egin zion Bruselak X sare sozialari (Twitter zena). 

EBk zabaldutako oharraren arabera, behin informazioa jasota, aztertu egingo dute. Ohartarazi duenez, bildutako datuen arabera, ikerketa abia lezake.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena