09:56

Mundua

Hondamendi naturalak

2.530 pertsona hil eta 9.240 zauritu dira Afganistango mendebaldea astindu duten hainbat lurrikararen ondorioz

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Litekeena da hildako eta zauritu kopuruak gora egitea. Zinda Jan barrutiko hamabi herri guztiz suntsituta geratu dira. 2.000 lagun baino gehiago ebakuatu dituzte.

  • Afganistango hainbat emakume eta haur, Herat hirian, lurrikaren ostean. Argazkia: EFE

    Afganistango hainbat emakume eta haur, Herat hirian, lurrikaren ostean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2.530 pertsona hil dira eta 9.240 zauritu larunbat honetan Afganistan astindu duten Ritcher eskalako 6,3 indarreko hainbat lurrikararen ondorioz, herrialde horretako agintariek baieztatu dutenez. Azken hamarkadetan Afganistanen izandako lurrikara suntsitzaileenetarikoak izan dira.

Irfanullah Sharafzoy Afganistango Gurutze Gorriko bozeramaileak jakitera eman duenez, Zinda Jan barrutiko hamabi herri guztiz hondatuta geratu dira (bertan izan da lurrikaren erdigunea). "Hondakinen azpian, pertsonen bila ari gara oraindik", azaldu du. Bien bitartean, herritarrak zonalde seguruetara ebakuatzen ari dira.

Lurrikarak 4.200 pertsonari eragin diote, eta 400 etxe inguru bota ditu. OCHA Giza Auziak Koordinatzeko NBEko Bulegoaren txosten baten arabera, Mahal Wadakah herrian izan da kalte handiena. 2.100 pertsona inguru Herat hirira eraman dituzte, eta "eraikin abandonatuetan" kokatu dituzte.

Gutxienez, zazpi lurrikara izan dira. Lehenengoa, handiena, bertan 12:11 zirela izan zen, Zindah Jan hiritik 33 kilometrora eta 14 kilometroko sakoneran, Herat probintzian.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena