21:38

Mundua

ISTRIPUA

Gutxienez 21 pertsona hil dira Venezian izan den autobus istripuan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Errepide gaineko pasabide batetik trenbide batera amildu da ibilgailua, 15 metrotan behera. Mestre herrian gertatu da ezbeharra, gaur arratsaldean.

0:43
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gutxienez 21 pertsona hil eta 12 zauritu dira, eta 4 desagertuta daude Veneziako Mestre udalerrian (Italia iparraldean) izan den autobus istripuaren ondorioz. Antza, errepide gaineko pasabide batetik trenbide batera amildu da ibilgailua, eta su hartu du gero. 19:30 aldera izan da ezbeharra.

Erreskate-taldeak hondakinen artean autobuseko bidaiarien bila aritu dira, eta Luigi Brugnaro Veneziako alkateak esan duenez, oso litekeena da hildako kopuruak gora egitea. "Autobusa Veneziatik Margherako bidea egiten ari zen, eta beteta zihoan. Lanetik etxera bueltan zihoazen bidaiari gehienak", esan du Brugnarok. Antza, 15 metrotan behera erori da ibilgailua.

Istripuaren berri izan orduko, Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak bere doluminak helarazi dizkie biktimen senide eta gertukoei.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena