19:41

Mundua

LAN-ERREFORMA

Astean 6 egun eta egunean 13 ordu lan egitea legezkoa da gaurtik Grezian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Lan-erreforma berria onartu du gaur Greziako Parlamentuak. Mitsotakisek bere asmoen berri eman zuenetik, langileek protesta ugari deitu dituzte herrialde osoan. 

0:36
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kyriakos Mitsotakis Greziako lehen ministro kontserbadoreak bultzatutako lan-erreforma onartu du gaur herrialde horretako Parlamentuak. Astean 6 egun eta egunean 13 ordu lan egitea legezkoa da, arau berriaren arabera. Langileen ordutegiak enpresen ekoizpenaren beharren arabera moldatu ahal izango dira, ia nahieran.

Parlamentua osatzen duten 300 diputatutatik 158k bozkatu dute erreformaren alde, denak Demokrazia Berria alderdikoak. Oposizioko talde guztiek kontra bozkatu dute, eskuin muturreko alderdiek zein ezkerrekoek.

Adonis Georgiadis Lan ministroak defendatu du erreforma Parlamentuan, goizean egin duen agerraldian.  Ziurtatu du "zortzi orduko lan-eguna eta bost eguneko lan-astea" ez dela desagertuko.

Langile batek 8 orduko lanaldiaz gain, beste enplegu bat izateko aukera jasotzen du arau berriak, gehienez 5 ordukoa. Gainera, hainbat sektoretako enpresek 6 eguneko lan-astea ezarri ahalko diete langileei; seigarren egunaren ordainsaria % 40 handiagoa izango da.

Baldintzok "salbuespeneko kasuetan" bakarrik ezarriko zaizkiela langileei dio erreformaren testuak, baina sindikatuek uste dute denborarekin "ohiko" bihurtuko direla, kontuan hartuta, bereziki, "lan-ikuskaritzarik ia ez dagoela" Grezian.

Mitsotakisek bere asmoen berri eman zuenetik, langileek protesta ugari deitu dituzte herrialde osoan. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena