14:39

Mundua

Siria

Ilargi Erdi Gorriak Alepo hiria utzi du segurtasun faltagatik

Erredakzioa

Halere, nazioarteko erakundea, ez da erabat erretiratuko hiritik, euren ustez, oraindik, milioi bat pertsona inguruk laguntza humanitarioa behar duelako.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ilargi Erdi Gorriak hainbat lan bertan behera utzi ditu Alepon, Siriako bigarren hiri haundienean, Siriako armada eta aurkarien arteko borrokak areagotu egin direlako hiriaren iparraldean.

Nazioarteko Gurutze Gorriko bozeramaileak, Carla Hadadek esan du, erakundeko langileak ez dutela erabat utziko Alepo hiria, milaka zibil daudelako arriskuan eta noraezean, eta ezin dituztelako indarkeriaren eskuetan utzi. Halere aitortu du, oso zaila egiten ari zaiela beraien lana burutzea, segurtasun faltak eraginda. Gaineratu du, egoera lasaitzen denean, osotasunean jarraituko dutela lanean.

Gurutze Gorria eta Ilargi Erdi Gorria dira Sirian ia etengabe lanean dabiltzan nazioarteko erakunde humanitario bakarrenetakoak, orain dela 16 hilabetetik, Sirian gatazka hasi zenetik.

Bi erakunde hauen arabera, milioi eta erdi pertsona laguntza humanitarioaren beharrean daude Siria barne aldean. Gatazkak jada 17.000 hildako zibil eragin ditu, milioi eta erdi desplazatu eta 150.000 errefuxiatu.

Nazio Batuak

Nazio Batuen erakundeak berriz, Siriako armadari, matxinatuak banan-banan eta atez-ate bila joanda hiltzea leporatu dio, eta hauen zonaldeak bertako zibilak kontuan hartu gabe suntsitu izana ere bai. Horrela, erakundeak, gatazkako bi aldeei gogorarazi die, nazioarteko legediak, zibilak babesteko betebeharra jasotzen duela.

Ilargi Erdi Gorriak hainbat lan bertan behera utzi ditu Alepon, Siriako bigarren hiri haundienean, Siriako armada eta aurkarien arteko borrokak areagotu egin direlako hiriaren iparraldean. Nazioarteko Gurutze Gorriko bozeramaileak, Carla Hadadek esan du, erakundeko langileak ez dutela erabat utziko Alepo hiria, milaka zibil daudelako arriskuan eta noraezean, eta ezin dituztelako indarkeriaren eskuetan utzi. Halere aitortu du, oso zaila egiten ari zaiela beraien lana burutzea, segurtasun faltak eraginda. Gaineratu du, egoera lasaitzen denean, osotasunean jarraituko dutela lanean.Gurutze Gorria eta Ilargi Erdi Gorria dira Sirian ia etengabe lanean dabiltzan nazioarteko erakunde humanitario bakarrenetakoak, orain dela 16 hilabetetik, Sirian gatazka hasi zenetik. Bi erakunde hauen arabera, milioi eta erdi pertsona laguntza humanitarioaren beharrean daude Siria barne aldean. Gatazkak jada 17.000 hildako zibil eragin ditu, milioi eta erdi desplazatu eta 150.000 errefuxiatu.Nazio BatuakNazio Batuen erakundeak berriz, Siriako armadari, matxinatuak banan-banan eta atez-ate bila joanda hiltzea leporatu dio, eta hauen zonaldeak bertako zibilak kontuan hartu gabe suntsitu izana ere bai. Horrela, erakundeak, gatazkako bi aldeei gogorarazi die, nazioarteko legediak, zibilak babesteko betebeharra jasotzen duela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena