12:43

Mundua

Su-etena

Karabakh Garaiaren aurkako eraso militarra eten du Azerbaijanek

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Dirudienez, Karabakh Garaia errepublika izendatu zuten agintariek amore eman eta onartu egin dute taldeak armagabetzea.

  • Operazio militarra Nagorno Karabajen

    Operazio militarra Nagorno Karabajen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Atzo, asteartea, Karabakh Garaian hasitako operazio militarra bertan behera utzi du Azerbaijanek, akordio batera iritsi ostean. Dirudienez, Karabakh Garaia errepublika izendatu zuten agintariek amore eman eta onartu egin dute taldeak armagabetzea.

"Karabajen bizi diren armeniarren ordezkariek egindako deialdiari men, 2023ko irailaren 20an, 13:00ean (19:00ak GMT), terrorismoaren aurkako neurriak eteteko akordioa itundu dugu, iragarri du Azerbaijango Defentsa Ministerioak.

"Azerbaijango Errepublikako Karabaj eskualdean zeuden talde armatu armeniarrek eta Armeniako talde armatu ilegalek armak eta erasoak alboratuko dituzte, eta desarmatu egingo dira", esan dute Bakutik.

Gainera, "Armeniako Indar Armatuetako unitateek Azerbaijango eskualdea utziko dute, eta Armeniako talde ilegalak desegin egingo dira", erantsi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena