10:41

Mundua

Mosku

Putinek iradoki du Errusiak sateliteak hobetzen lagun diezaiokeela Ipar Koreari

AGENTZIAK | EITB MEDIA

"Horregatik etorri gara hona. Ipar Koreako buruak interes handia du koheteen teknologian, espazioan aurrera egiteko ahaleginean dabiltza", azaldu du Putinek Errusiak lan horretan Pyongyangi eskua luzatuko dion ala ez galdetuta.

0:40
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Errusiako presidente Vladimir Putinek iradoki du Moskuk sateliteak hobetzen lagun diezaiokeela Ipar Koreari, aurten arrakastarik gabeko bi jaurtiketa izan ostean. Kim Jong Un buruzagi iparkorearrarekin bildu da Putin, Vostochniko kosmodromoan.

"Horregatik etorri gara hona. Ipar Koreako buruak interes handia du koheteen teknologian, espazioan aurrera egiteko ahaleginean dabiltza", azaldu du Putinek Errusiak lan horretan Pyongyangi eskua luzatuko dion ala ez galdetuta.

"Kosmodromoan biltzea adostu dugu oraingo honetan. Harro gaude industria horrek hemen duen garapenaz", nabarmendu du Putinek, eta erantsi: "Gai asko hartuko ditugu hizpide. Astiro. Denbora dago", arrazoitu du, kontu militar eta teknikoetan bi herrialdeen arteko lankidetzaz jardungo ote duten galdetu diotenean.

Putin pozik agertu da Kim Errusian hartu izanaz, eta aurreratu du, bilera aurretik, biek ala biek beharrezko jo dutela "lankidetza ekonomikoa, gizatasuna eta Errusiako egoera berbagai hartzea", TASS albiste agentziak jakinarazi duenez.

Bestalde, Kimek mezu bat utzi du kosmodromoaren ohorezko liburuan, zeinean azpimarratu duen inoiz ez dela Errusiaren aintza ezabatuko, "espazioko lehen esploratzaileak izan dituelako". Gauzak horrela, Putinen erabaki oro babesten duela adierazi du kazetarien aurrean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena