Mundua
LURRIKARA MAROKON
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Espainiako Larrialdietako Unitate Militarrak 56 militar eta 4 txakur bidali ditu Zaragozatik, 30 langile Madrilgo Larrialdi Zerbitzuetatik eta Malagako 5 suhiltzaile gehituko zaizkie jada han ziren Mugarik Gabeko Suhiltzaileak taldeko 13 lagunei.
UME taldeko militarrak Zaragozatik irteten. Argazkia: EFE
Nazioarteko laguntza iristen hasi da Marokora, ostiralean Marrakex eskualdea suntsitu zuen lurrikarak kaltetutako eremuetan hondakinak kendu eta bizirik egon daitezkeen pertsonak bilatzeko lanetan laguntzeko. Oraingoz, 2.122 pertsona hil dira, lehen datuen arabera.
Marokoko Gobernuak atzerriko lau herrialderen laguntza onartu du gaur: Espainia, Erresuma Batua, Arabiar Emirerri Batuak eta Qatar estatuek bidalitakoa.
Baimena jaso ondoren, berehala mobilizatu dira Espainiako Larrialdietarako Unitate Militarreko kideak, eta 56 militar eta 4 txakur abiatu dira Zaragozatik.
Espainiako Barne Ministerioak zabaldu duenez, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zuzendaritza Nagusiak Larrialdietarako Unitate Militarreko 65 kide bidali ditu, eta horiei autonomia-erkidegoetako beste talde batzuk ere gehituko zaizkie.
Gainera, Madrilgo Erkidegoko Larrialdietarako eta Berehala Erantzuteko Unitate Bereziko 30 pertsonako talde bat ere joan da Marokora. Suhiltzaileek eta Summa 112 enpresako langileak txakur-gidariekin eta lau erreskate-txakurrekin joango dira.
Era berean, Malagako Udaleko bost suhiltzaile Marokora bidean dira jada, Mugarik Gabeko Suhiltzaileak GKEak antolatutako erreskate-dispositiboarekin bat eginez. 13 suhiltzaile bertan dira jada.
Erresuma Batua, Arabiar Emirerri Batuak eta Qatar estatuetako gobernuek ere bidali dituzte lehen erreskate taldeak.
Amizmiz, Maroko, gaur. Argazkia: EFE
New Delhitik, G20ko liderrek euren laguntza eskaini diote Marokori. "Epe motzeko edozein premiazko finantza beharretarako eta berreraikitze lanetarako behar den laguntza guztia emateko prest" agertu dira.
Marokoko iturri diplomatikoek erantzun dutenez, Espainia, Erresuma Batua, Arabiar Emirerri Batuak eta Qatar estatuetako erreskate taldeen parte-hartzea onartu ondoren, ez dute oraingoz "beste laguntza gehiagoren beharrik". Dena dela, eskerrak eman dizkiete laguntza eskaini dieten herrialdeei.
Aljeriak aire eremua ireki du eta Fronte Polisarioak doluminak eman dizkio Marokoko herriari
Nazioarteko laguntza iristea errazteko, Marokorako hegaldi humanitarioei aire eremua irekitzea erabaki du Aljeriak, bi urtez itxita eduki ostean. Arabiar Ligak goraipatu egin du erabaki hori.
Bestalde, Fronte Polisarioak kontrolatzen duen Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko (SEAD) Gobernuak doluminak eta elkartasuna adierazi dizkio Marokoko herriari lurrikara larriaren ondoren. Saharako Gobernuak "babesa eta elkartasuna" adierazi dizkie "hondamendi honen ondorioz maite dituzten pertsonak galdu dituzten familiei".
Emakume bat, itzaletan, suntsiketaren erdian, Moulay Brahim herrian, gaur. Argazkia: EFE
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa