21:43

Mundua

URAKANA

Idalia urakanak bi hildako utzi ditu Floridan

EITB MEDIA

Urakanak indarra galdu du lurra ukitu ondoren, baina elektrizitate etenak eta uholdeak ere sortu ditu.

0:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Idalia urakanaren ondorioz, bi pertsona hil dira Florida estatuan. Horrez gain, elektrizitate etenak, itsas mailaren igoera eta uholdeak eragin ditu, eta kalteak ugariak izan dira.

Heriotzak euriteen ondorioz izan diren bi trafiko-istriputan gertatu dira, Floridako agintariek CNN kateari jakinarazi diotenez.

Halaber, Guardia Nazionalak hainbat erreskatetan eta kalteen ebaluazioan lagundu behar izan du. 270.000 pertsona baino gehiago geratu dira elektrizitaterik gabe, agintarien esanetan.

Ron Desantis Floridako gobernadoreak aditzera eman duenez, Idaliak 3. mailako urakana zela jo du lurra asteazkenean Big Bend eskualdean. Lurrera iritsitakoan, indarra galdu du eta 1. kategoriara jaitsi da. Hala ere, zonaldea astintzen jarraitu du orduko 130 kilometroko haizeteekin.

Floridatik igaro ondoren, zikloiak ipar-mendebalderantz jo du, Georgia eta Hego Carolina estatuetara. Idaliaren erdigunea eguerdian iritsi da Georgia hegoaldera. Inguru horretan, kostaldearen zati handi bat urakanaren abisupean dago.

2022ko irailetik ez da urakan handirik izan Floridan. Orduan, Ian izenekoaren kolpea jaso zuten eta 150 pertsona hil ziren.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena