Mundua
GKE
EITB MEDIA
Horien artean, Aurora eta Sea-Eye 4 alemaniarra eta Open Arms ontziak dira. Azken bi horiei 10.000 euroko isuna ezarri die Italiak.
Italiako Gobernuak Mediterraneo Erdialdean lan egiten duten GKEen salbamenduko hiru ontzi humanitario blokeatu ditu, tartean Open Arms. Horrekin batera, hainbat erreskate egiteagatik zigortu dituzte bi ontzi eta agindutako portutik kanpo porturatzeagatik, hirugarrena.
Hain zuzen ere, Open Arms espainiarrari 20 eguneko blokeoa eta 10.000 euroko isuna ezarri diote. Ontziak 195 pertsona sorostu ditu Mediterraneoan egindako salbamentuko operazioetan.
Kasu bera Aurora alemaniarrarentzat. Sea Watch GKEaren parte den ontziak Lampedusako uhartean 72 etorkin lehorreratzea lortu du.
Azkenik, asteartean, Sea-Eye 4 alemaniarra ere immobilizatu zuten. Azken horri, aldiz, 3 300 euroko isuna ezarri diote, elkarren segidan egindako hiru erreskateetan 114 pertsona sorostu ostean.
Datu ofizialen arabera, 105 000 migratzaile baino gehiago iritsi dira Italiara azken urtean. 2022ko datuekin alderatuz, % 115 baino gehiago.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa