10:03

Mundua

Panamako kanala

Panamako kanala kolapsatuta dago urik gabe dagoelako

EITB Media

Ur-maila txikia denez, ilarak sortu dira Panamako ubidean. Joan-etorrirako itxaronaldiak gora egin du, egunean igaro daitezkeen itsasontzien kopurua mugatu baitute.

0:40
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lehorteak kolapsoa eragin du Panamako kanalean. Tenperaturen igoeraren eta klima-aldaketaren ondorioz, uraren maila jaitsi egin da, eta itsasontzien sakonera 13,4 metrora mugatu da; beraz, sakonera handiagoa behar duten itsasontzi handien joan-etorria asko zaildu da.

Ondorioz, agintaritzak baimena eta erreserba duten ontzien joan-etorria bakarrik baimendu du, eta egunean gehienez 32 ontziko muga ezarri du (egunean 36 igarotzen dira baldintza normalak direnean).

Azken egunotan, lehortearekin lotutako murrizketak arindu egin dira, eta agintaritzak bi gune ireki ditu eguneko, erreserbarik gabeko ontziak ibil daitezen ozeanoen arteko korridorearen bi aldeetan kanaleko buxadura murrizteko.

Datu ofizialen arabera, 160tik 134ra jaitsi da itxaroten dauden ontzien kopurua, eta 50etik 40ra kanalera hurbiltzen ari diren itsasontziena. Hala ere, itxaroteko batez besteko denbora 10 eta 11 egun artekoa da, eta 6-7 egunekoa izan zen aurreko hilean: karga-ontziek eta petrolio-gas likidotua daramaten ontziek 17 egunetik gora eman behar dituzte itxaroten, eta petrolio-ontziek, ia 13 egun.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena