Mundua
Hauteskundeak
EITB Media
Hautagai progresistak lortu du presidentetza, botoen % 58 eskuratuta Guatemalako hauteskundeen bigarren itzulian. Sandra Torres Casanova bigarren postuan geratu da, boto-emaileen % 37ren babesarekin.
Bernardo Arevalo hauteskunde gauean. Argazkia: EFE.
Bernardo Arevalo aurrerakoiak lortu du garaipena Guatemalako hauteskundeen bigarren itzulian. Semilla Mugimenduko hautagaiak botoen % 58 lortu ditu, 2,4 milioi boto-emaileren babesa jaso baitu. Bestalde, Sandra Torresek botoen % 37 lortu ditu, 1,5 milioi boto-emaileren babesa eskuratuta.
Hautagai aurrerakoiak ustelkeriaren, atzerakada demokratikoaren eta herrialdean nagusi zen klase politikoaren aurka zabaldutako mezua herritarrengana iritsi da, garaipena eman baitio, Sandra Torres lehen dama ohia bigarren postuan utzita.
Alejandro Giammattei Guatemalako presidente ohiak zoriondu egin du Arevalo, eta "trantsizio ordenatua" eskaini dio. Agintariak pozik agertu da istilu gutxiko hauteskunde baketsuak izan direlako.
Inbestidura urtarrilaren 14an
Gobernua osatzeko zailtasunak izan ditzake urtarrilaren 14an; izan ere, Fiskaltzak hainbat saiakera egin ditu Semilla Mugimendua desegiteko, 2018an alderdia sortu zenean ustez sinadura faltsuak aurkeztu zituztela zabaldu ostean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa