Mundua
Dokumentu sekretuak
Agentziak | EITB Media
Floridako bere etxean aurkitutako dokumentu sekretuen inguruko epaiketa 2024ko maiatzaren 20an hastea erabaki du Aileen Cannon epaileak.
Donald Trump AEBko presidente ohia. Argazkia: EFE
Aileen Cannon epaileak erabaki du Donald Trumpen aurkako epaiketa 2024ko maiatzaren 20an hastea, Floridako bere etxean aurkitutako dokumentu sekretuengatik.
Presidente ohiaren (2017-2021) "bozeramaile" batek sinatutako ohar baten arabera, Joe Biden AEBko presidentea Justizia Departamentua bere aurkari politiko nagusiaren aurka erabiltzen saiatzen ari da, baina "botere-abusu lotsagarri eta antiestatubatuarrean" porrot egingo du, eta Trumpek Etxe Zuria berreskuratuko du 2024ko hauteskundeetan.
Trumpen defentsak epaiketa atzeratzea eskatu zion Cannoni, datarik gabe, hauteskunde-hitzordu hori amaitu arte.
Gaur auziaren sumarioari erantsitako dokumentu judizial batean, Cannon epaileak maiatzaren 20ko data ezarri du epaiketa hasteko, eta agindu du, gainera, 2024ko maiatzaren 14an atariko saio bat egitea, epaiketaren egutegia eta beste xehetasun batzuk eztabaidatzeko. Hasiera batean, abuztuaren 14an hastea aurreikusita zegoen.
Fiskaltzak abenduaren 11ra atzeratzea eskatu zuen, eta defentsaren proposamena ez onartzeko ere eskatu zion Cannon epaileari.
Epaiketa Fort Pierceko auzitegi federaletan egingo dute, Miamitik 200 kilometro iparraldera, Cannonek epaile postua betetzen duen hirian. Hain zuzen ere, Trumpek Cannon 2020an izendatu zuen, presidente zenean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa