Mundua
AEB
Agentziak | EITB Media
Jack Smith fiskal bereziaren gutun bat jaso duela azaldu du presidente ohiak. Trumpek Smithi leporatu dio Estatuko fiskal nagusiaren agindupean jardutea, eta Smithi, era berean, Joe Biden presidentearen agindupean.
Donald Trump AEBko presidente ohia ekitaldi batean, Floridan, uztailaren 15ean. Argazkia: EFE
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohiak Jack Smith fiskal bereziaren gutun bat jaso duela iragarri du gaur, eta, bertan, 2021eko urtarrilaren 6an Kapitolioari egindako erasoagatik "ikertzen" ari direla jakinarazi diote.
Truth Social sarean, Trumpek idatzi du Smithek lau egun ematen dizkiola inputaziorik dagoen erabakitzeko ardura duen epaimahaiaren aurrean deklaratzeko. "Eta horrek ia beti dakar atxiloketa eta inputazioa", erantsi du agintari ohiak.
Trumpek Merrick Gardland Estatuko fiskal nagusiaren agindupean jardutea leporatu dio fiskal bereziari, eta, era berean, Garlandi Joe Biden presidentearen aginduz egitea, haren "aurkari politiko nagusia" baita.
Buruzagi ohiak salatu duenez, igande gauean jaso zuen Smithen jakinarazpena familiarekin zegoenean, eta hori Gobernu demokrataren "sorgin-ehizaren" parte dela uste du. "Ehiza" hori, Trumpen arabera, errepublikanoen barne-hauteskundeak irabazteko faboritoa delako gertatzen da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa