18:05

Mundua

Goi-bilera Vilniusen

NATOk kide bihurtzeko gonbita egingo dio Ukrainari, "baldintzak betetzen dituenean"

Agentziak | EITB Media

Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak adierazi duenez, buruzagi aliatuek Ukrainaren bat egiteko prozesua sinplifikatzea adostu dute, atxikitzeko ekintza-plana (MAP) ezabatzea onartu baitute.

01:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak iragarri duenez, Aliantza Atlantikoko buruzagiek gaur adostu dute aliatuek hala adosten dutenean eta Kievek "baldintzak betetzen dituenean" Ukrainari erakundeko kide bihurtzeko gonbidapena egingo diotela.

Stoltenbergek prentsaurrekoan esan duenez, NATOk "aliatuek adosten dutenean eta Kiev erakunde transatlantikoan sartzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzen direnean egingo du gonbidapena".

Norvegiako politikaria ildo horretan mintzatu da hedabideen aurrean, gaur eta bihar Vilniusen egiten ari diren NATOko estatuburu eta gobernuburuen goi-bileran.

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak goi-bilerara zihoala egindako adierazpenei buruz galdetuta, Stoltenbergek esan du aliantzak ez dio herrialdeari gonbidapen datarik emango, eta aliatuek "gaur erabaki dutela Ukrainari mezu indartsu, batu eta positibo bat bidaltzea, babes iraunkor baten inguruan, baina baita integraziorako bideari buruzko mezu positibo bat ere".

Stoltenbergek azpimarratu duenez, herrialde aliatuetako buruzagiek ere Ukrainak NATOrekin bat egiteko prozesua sinplifikatzea adostu dute gaur, "atxikitzeko ekintza-plana" (MAP, ingelesez) kentzea onartu baitute.

Erabaki horrek esan nahi du Ukrainako Gobernuak ez lukeela hainbat urteko programa batean parte hartu beharko aliantza militarrarekin bat egiteko beharrezkoak diren erreforma militarrak, ekonomikoak eta politikoak egin dituela frogatzeko.

Stoltenbergek azaldu duenez, MAPen eskakizuna ezabatuta, Ukraina NATOrekin bat egiteko prozesua "bi urratseko prozesua" izatetik "urrats bakarreko" prozedura izatera igaro da.

Aliatuek, halaber, urte anitzeko programa berri bat onartu dute, Ukrainako indarren eta NATOkoen arteko erabateko elkarreragingarritasuna bermatzeko.

Gainera, agintariek harreman politikoa indartzea onartu dute, NATO-Ukrania Kontseilua sortuz. Foro horretan, bi aldeek berdinen arteko harremana izango dute.

Misil gehiago eta laguntza militar gehiago

Bestalde, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak iragarri du Parisek irismen handiko misilak emango dizkiola Ukrainari, Kievek Errusiaren inbasioaren aurrean duen defentsa-gaitasuna indartzeko.

Era berean, Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrak Kievi laguntza militarra emateko 700 milioi euroko pakete berri bat iragarri du, eta jakinarazi du G7ko kideek adierazpen bateratu bat egingo dutela Ukrainarekiko epe luzerako segurtasun konpromisoei buruz, horri buruzko xehetasun gehiagorik eman gabe.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena