Mundua
Lituania
Agentziak | EITB MEDIA
Zelenskik eskatzen dituen segurtasun bermeen beldur dira aliatuak, eta ez dute atxikitzeko egutegi argirik eskainiko.
Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
NATOko buruzagiek Ukrainari eta aliantzan sartzeko asmoei babes mezu sendoa ematea espero dute astearte eta asteazken honetan Vilnan (Lituania) egingo duten goi-bileran. Bertan, Kievekiko harremanaren etorkizuna zehaztuko dute, eta Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen parte-hartzea espero dute.
NATOko estatuburu eta gobernuburuek sekretupean dute gordeta Bukaresteko 2008ko adierazpena indartuko duten ala ez. Horretan, Ukraina NATOko kide izango zela aitortzen zuten, eta asmoa da promesa horri indar gehiago ematea da, baina momentuz baztertuta dute erakundean noiz eta nola sartuko den erreferentzia egitea.
Aliatuek ez dute aurreikusten Ukraina NATOn sartzeko denbora-lerro bat ezartzea, ezta Kievi segurtasun berme kolektiboak eskaintzea ere. Jens Stoltenberg idazkari nagusi aliatuaren tesiaren arabera, NATOko herrialdeek orain ahaleginak egin behar dituzte Ukrainako armadari militarki laguntzeko, garaipenak lortzeko eta lurraldea berriro berreskuratzeko, horrek hobetu egingo lukeelako etorkizunean bake-negoziazioetan izango duten posizioa.
Era berean, baztertu egin da NATOk Ukraina erakundean sartzera formalki gonbidatzea, Zelenskik eskatzen zuen bezala; izan ere, aliatuen ustez, "gaur egun ez daude atxikitzeko segurtasun-baldintzak".
Gauzak horrela, Lituaniako hiriburuan egingo den bilerak politika- eta diplomazia-ariketa garrantzitsua egitera behartuko ditu buruzagi aliatuak, Ukrainari ematen dioten laguntza praktikoa nabarmentzeko, Zelenskiren asmoei huts egin gabe.
Neurri nagusia izango da NATOk datorren hamarkadan Ukrainako Defentsa eta erakundeak modernizatzen lagunduko duen urte anitzeko paketea. Planaren helburua da Kievi laguntza iraunkorra ematea eta NATOn sartzea erraztea, elkarreragingarritasuna hobetuz eta mendebaldeko estandar militarrak ezarriz.
Alderdi politikoei dagokienez, NATOk Ukrainarekin duen aldebikotasunezko Kontseilua inauguratu nahi du Zelenskiren eskutik. Kontsulta-mekanismo horrekin, Kiev aliatuekin berdintasunean egongo da, kontsultak egiteko eta segurtasun-gaiak lantzeko. Formatu hori orain arte Errusiarekin bakarrik mantentzen zen, nahiz eta Ukrainaren inbasioak NATOren eta Moskuren arteko zubi guztiak hondatu zituen.
NATOk Ukrainari ematen dion laguntza irudikatzeko aukeretako bat da gainditutzat ematea atxikitzeko aholkularitza-programa. Proiektu horren bidez, laguntza praktikoa eskaintzen die blokean sartzeko hautagai diren herrialdeei. Ukrainaren kasuan, 2014an Errusiak Krimea anexionatu izanak eta 2022ko eskala handiko inbasioak harreman estua izatera eraman dute, programa horrek zentzu pixka bat galtzea eraginez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa