Mundua
Egoera kritikoa
Erredakzioa
Nazio Batuak ezinean dabil Siriako herritarren oinarrizko beharrak asesten. Herritarrek bizi duten segurtasun falta dela eta, ezin dute aplikatu eginkizun humanitarioa bere osotasunean.
Sirian segurtasun falta gehitzen ari da. Argazkia: EFE
Nazio Batuak partzialki bakarrik lortu du Siriarako giza laguntza programa herritarrei helaraztea. Milaka siriar oinarrizko beharrak asetu ezinik dabiltza, Siriako egunerokotasuneko segurtasun faltak eraginda.
"Orain arte larritasun egoeran biziraun duen jendeak ezin du gehiago jasan, eta segurtasun falta gehitzen doan neurrian, eguneroko oinarrizko beharrak ere gero eta gehiago dira", esan du Nazio Batuen Giza Laguntzetako zuzendari orokorrak, John Ging-ek.
Ekainean, Nazio Batuak, 500.00 pertsonengana iritsi zen elikadura laguntzekin, eta hilabete honetan 850.000 siriarrengana iristea espero du. Era berean, 100.000 pertsonei bizirauteko beharrezkoak direnak helarazi dizkiete eta gatazkak eragindako 14 probintzietan, milaka mediku botika-kutxa banatu dituzte.
Ging-ek azaldu duenez, Bachar Al Asad-en gobernua era positiboan ari da laguntzen, baina onartu du, oraindik ere hainbat oztopo burokratiko jartzen dituela, bisak ematearena adibidez.
Siriarrak zapaltzen dituen gobernu batekin elkar lana nola egiten duten galdetuta, Ging-ek argi adierazi du lurra kontrolatzen dutenekin egin behar dutela lan, ondoren behar dutenei lagundu ahal izateko.
Oraingoz, Nazio Batuak, martxoan diseinatutako programa batekin dabil lanean, eta milioi bat pertsonengana iritstea espero dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa