Mundua
Brasil
Agentziak | EITB Media
Brasilgo presidente ohiaren esanetan, "ez da bidezkoa" eskubide politikoak kentzea.
Brasilgo presidente ohia, Jair Bolsonaro. Artxiboko argazkia: EFE
Jair Bolsonaro Brasilgo presidente ohiak akusazioaren legitimitatea zalantzan jarri zuen astelehen honetan, zortzi urterako eskubide politikoak ken diezazkiokeelako, gaur berrartuko duten epaiketan.
2022ko hauteskundeetarako kanpainan "botere gehiegikeriak" egin izana leporatzen diote Bolsonarori, hauteskunde sisteman konfiantza murrizteko egindako ekintzengatik. Bolsonarok adierazi zuen bere asmoa justu kontrakoa zela, "demokrazia babestea".
"Bidezkoa al da norbaiti eskubide politikoak kentzea enbaxadoreekin biltzeagatik? Ez da bidezkoa esatea demokraziari eraso egin zitzaiola", esan zuen Bolsonarok Sao Pauloko Asanbladan kazetarien aurrean egindako ekitaldi batean.
Hauteskunde Auzitegi Gorenak (TSE) 2022 hauteskunde kanpainari buruzko epaiketari berrekin behar dion egunaren bezperan egin zituen adierazpenok ultraeskuineko buruzagiak. Luiz Inacio Lula da Silva uneko agintariak garaitu zuen Bolsonaro hauteskunde horietan.
Akusazioaren ardatza Bolsonarok berrogeita hamar enbaxadore atzerritarrekin Presidentetzaren egoitza ofizialean 2022ko uztailaren 18an deitu zuen bilera bat da, hauteskunde sistemaren gardentasuna eta demokrazia bera deskalifikatzeko, eta telebista publikoan transmititzeko agindu zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa