Mundua
Gatazka Sirian
Erredakzioa
Kanpo Arazoetako bozeramaileak NBEko begiraleek esandakoa eta helikopteroak eta tankeak erabili izana ukatu du.
Kanpo Arazoetako bozeramaileak NBEren informazioak ukatu ditu. Efe.
Tremsehkoa "ez zen sarraskirik izan, armadaren erantzuna baizik", esan du Yihad Makdissi Siriako Kanpo Arazoetako Ministerioko bozeramaileak. Makdissiren hitzetan, ostegunean "segurtasun indarren eta terroristen arteko konbateetan bi zibil eta 37 soldadu" hil ziren bakarrik, eta oposizioak emandako zifrak faltsuak dira.
"Prentsaurreko honen bitartez herriari esan nahi diogu gertatutakoa ez zela sarraskia izan", adierazi du Makdissik Damaskon, zenbait telebistek zuzenean emandako prentsaurrekoan.
Bozeramailearen arabera, "segurtasun indarren eta bakean sinisten ez duten talde armatuen arteko borroka izan zen". "Hau da errealitate politikoa eta militarra" gaineratu du.
Irudi eta ondorio 'faltsuak'
Gauzak horrela, Siriako Gobernuak baztertuegin ditu NBEko begiraleek Tremsehra egindako bisitan ateratako ondorioak. Horrez gain, Armadak tankeak, helikopteroak eta hegazkinak erabili izana ere ukatu du.
"Gobernuaren indarrek ez zituzten helikopteroak ezta tankeak erabili", esan du Yihad Makdissik. "Armadak ez zien herritar errugabeei erasorik egin", azpimarratu du, eta nazioarteko hedabideek zabaldutako irudiak "faltsuak" direla esan du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa