21:45

Mundua

Gatazka armatua Sirian

NBEko begiraleek Siriako Tremseh hirian sartzea lortu dute

Erredakzioa

Hiri honetan 200 lagun inguru hil zituzten ostegunean Bashar al Assad Siriako presidentearen indarrek.

00:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

UNSMIS Nazio Batuen Erakundeko Misioaren talde bat Siriako Tremseh hirian sartu da larunbat honetan. Bashar al Assad Siriako presidentearen indarrek 200 lagun inguru hil zituzten ostegunean, gehienak zibilak izanda.

Sausan Ghosheh UNSMISeko bozeramaileak baieztatu duenez, Nazio Batuen Erakundeko begirale talde bat herrialde honetan dago jada, baina ez du honen gaineko xehaztasunik eskaini.

Oposizioaren iturriek diotenez, azken sarraski honen errudunak Bashar al Assad Siriako presidentearen indarrak dira, baina Siriako Armada Librearen kideak ere bertan zeudela onartu dute. Gobernuak, berriz, matxinoek eragindako hildakoak direla dio.

Siriako Gobernua gaitzesteko ebazpena bat adostea nahi dute AEBek, baina, orain arte, tankera honetako ekimen guztiak bertan behera utzi dituzte Errusiak eta Txinak, betoa jarrita. Herrialde hauen aburuz, matxinoek gertatutakoaren erantzukizuna ere hartu behar dute.

UNSMIS Nazio Batuen Erakundeko Misioaren talde bat Siriako Tremseh hirian sartu da larunbat honetan. Bashar al Assad Siriako presidentearen indarrek 200 lagun inguru hil zituzten ostegunean, gehienak zibilak izanda. Sausan Ghosheh UNSMISeko bozeramaileak baieztatu duenez, Nazio Batuen Erakundeko begirale talde bat herrialde honetan dago jada, baina ez du honen gaineko xehaztasunik eskaini. Oposizioaren iturriek diotenez, azken sarraski honen errudunak Bashar al Assad Siriako presidentearen indarrak dira, baina Siriako Armada Librearen kideak ere bertan zeudela onartu dute. Gobernuak, berriz, matxinoek eragindako hildakoak direla dio. Siriako Gobernua gaitzesteko ebazpena bat adostea nahi dute AEBek, baina, orain arte, tankera honetako ekimen guztiak bertan behera utzi dituzte Errusiak eta Txinak, betoa jarrita. Herrialde hauen aburuz, matxinoek gertatutakoaren erantzukizuna ere hartu behar dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena