Mundua
Urpeko ontzi desagertua
EITB MEDIA
Adituak informazioa aztertzen ari dira. Gertuko iturrien arabera, Titan itsaspekoaren aurreko eta atzeko zatiak identifikatu dituzte. 21:00etan prentsaurrekoa emango dute AEBko kostazainek. Baliteke urpeko ontzi txikia lehertzea, hori da hipotesi nagusia une honetan.
'Titan' itsaspekoa. Argazkia: EFE / Ocean Gate
Ameriketako Estatu Batuetako kostazainek gaur esan dutenez, Titanic hondoratutako ontzitik gertu urrutiko kontrol bidez operatutako ibilgailu batek desagertutako itsaspekoaren izan daitezkeen hondakinak aurkitu ditu.
Adituak informazioa aztertzen ari dira, kostazainek gaineratu dutenez. Gertuko iturrien arabera, Titan itsaspekoaren aurreko eta atzeko zatiak identifikatu dituzte. 21:00etan prentsaurrekoa emango dute AEBko kostazainek. Baliteke urpeko ontzi txikia lehertzea, hori da hipotesi nagusia une honetan.
A debris field was discovered within the search area by an ROV near the Titanic. Experts within the unified command are evaluating the information. 1/2
— USCGNortheast (@USCGNortheast) June 22, 2023
Titanic ontziaren hondakinak ikustera turistak eraman ohi dituen itsaspekoa igandean urperatu zen, bost lagun barruan zituela. Urperatzea hasi eta bi ordura eman zuen konpainiak desagertzearen berri. Tripulazioa Shahzada Dawood enpresari pakistandarrak eta Suleman semeak, Hamish Harding esploratzaile britainiarrak, Paul-Henry Nargeolet esploratzaile frantziarrak eta Stockton Rush Ocean Gateko kontseilari delegatuak osatzen dute.
Ameriketako Estatu Batuetako kostazainek astelehenean abiatu zuten bilaketa operazioa Ternuako uretan, eta AEBko, Kanadako, Frantziako eta Erresuma Batuko baliabideak ari dira parte hartzen, hegazkin, itsasontzi eta itsaspeko droneak erabiliz.
Kanadako eta Frantziako bi ontzi berri iritsi dira gaur bertan Atlantikora, Titan urpeko ontziaren bila, eta AEBetako kostazainek ez dute amore ematen, nahiz eta agentziak berak oxigenoaren amaiera kalkulatzeko eman zuen epea bete den.
Adituen arabera, gaurko 07:08etan (13:08 Euskal Herrian) gutxi gorabehera Titan ontzian doazen bost pertsonak oxigenorik gabe geratu dira. Itsaspekoa igandean desagertu zen, eta 96 orduko biziraupen-marjina eman zieten.
Oraingoz, pista bakarra itsaspeko zarata batzuk izan dira, baina ez da lortu horien jatorria zehaztea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa