Mundua
DESAGERTUTAKO ITSASPEKOA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
AEBko kostazainek baieztatu dutenez, Kanadako hegazkin batek "itsaspeko soinuak" hauteman ditu bilaketa eremuan, baina oraingoz ez dute ibilgailuaren arrastorik aurkitu.
Albisteak (1)
Titan itsaspekoa bilatzen ari den Kanadako hegazkin batek "itsaspeko soinuak" hauteman ditu ontzia desagertu zen eremuan. Guztira, bost pertsona zihoazen horren barruan. Dena dela, oraindik ez dago argi nondik datorren ezta zerk eragin duen soinu hori.
"Kanadako P-3 hegazkin batek urpeko soinuak hauteman ditu bilaketaren eremuan", esan dute Twitter bidez, baina oraingoz ez dute ibilgailuaren arrastorik aurkitu.
RollingStone.com hedabideak eta CNN telebista kateak zabaldu dutenez, 30 minutuan behin kolpe hotsak entzun dituzte.
John Mauger, bilaketa horren arduradunak CBS News hedabidean egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, desagertutako urpekaria bilatzen jarraituko dute bertan zihoazen bost pertsona horiek "bizirik topatzeko aukerak dauden bitartean".
Titanic ontziaren hondakinak ikustera turistak eraman ohi dituen itsaspekoa igandean urperatu zen, eta astelehenean abiatu zuten erreskate operazioa Ternuako uretan.
Erreskate taldeak erlojuaren kontra ari dira lanean; izan ere, itsaspekoan doazen bidaiariei ostegun goizean amaituko zaie oxigenoa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa