Mundua
Hondoratzea
Agentziak | EITB Media
Bilaketa lanekin jarraitzen dute oraindik, baina ez dute inor aurkitu, ez hilik, ez bizirik. Beraz, balantze ofiziala ez da aldatu: 78 hildako eta 104 erreskatatu, denak gizonezkoak, tartean, zortzi adingabe.
Bizirik atera direnak, Kalamatatik harrera egoitzara eramango dituen autobusaren zain. EFE.
Bilaketa lanek jarraitzen badute ere, jada ez dago Greziako kostaldearen parean ontzia hondoratu zen inguruan inor bizirik topatzeko itxaropenik. Ehunka izan daitezke ezbeharrean hildako pertsonak.
"Igaro den denborarekin, oso-oso zaila da inor bizirik topatzea", Kostako Guardiako bozeramaile baten esanetan.
Gau osoa eman dute bila eta bost ontzik -Itsas Armadako fragata bat eta helikoptero bat barne- bilaketa lanetan jarraitzen dute oraindik, baina ez dute inor aurkitu, ez hilik, ez bizirik; balantzea, beraz, atzoko bera da, gutxienez 78 hildako eta 104 erreskatatu, denak gizonezkoak, tartean, zortzi adingabe.
Tokiko hedabide batzuen arabera, 500 eta 700 pertsona zihoazen 30 metroko eslorako ontzian.
Bizirik atera zirenen testigantzen arabera, arrantzontzi zaharraren sotoan 100 haur inguru eta emakume asko zeuden, ontzia hondoratu zenean.
Erreskatatuen testigantzen arabera, ontzia Egiptotik abiatu zen, Libiaren ekialdean geldialdia egin zuen eta gero Italiarantz jarraitu zuen. Asteazken goizaldean, Greziako Peloponeso penintsularen hego-mendebaldean irauli eta hondoratu zen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa