13:21

Mundua

INDIA

Indiak 275era murriztu du tren istripuan hildakoen kopurua, ezbeharra seinaleztapen akats batekin lotuz

AGENTZIAK | EITB Media

Ikerketaren arabera, bidaiari-trena ia 130 kilometro orduko abiaduran sartu zen trenbidera, eta geldirik zegoen merkantzia-tren baten aurka talka egin zuen. Une horretan, bidaiariz betetako beste trena iritsi zen.

  • Indiako larrialdi zerbitzuko kideak, lanean. Argazkia: EFE

    Indiako larrialdi zerbitzuko kideak, lanean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Indiako agintariek ostiralean izandako tren istripu larrian hildako pertsonen kopurua zuzendu dute, eta igande honetan zabaldutako balantzean 275era murriztu dute datu hori, aurreko zenbaketetan akats bat egin zutela onartuz. Gauzak horrela, hiru trenen arteko talkak gutxienez 275 hildako eta 1.175 zauritu utzi ditu herrialdean. Istripuaren arrazoiei dagokienez, seinaleztapen-sisteman izandako arazo tekniko baten eraginez jazo zen ezbeharra, baita giza akats baten ondorioz ere

"Orain arte zenbatutako hildakoen kopurua 275 da, ez 288, bi aldiz zenbatu baikenituen gorpu batzuk", adierazi du Pradeep Jena Odisha estatuko idazkari nagusiak (Indiako ekialdeko kostaldetik gertu). Hildakoei dagokienez, 88 gorpu identifikatu dituzte dagoeneko. Halaber, 1.175 zaurituetatik 793k alta jaso dute jada, News18 Indiako telebistak jasotako adierazpenetan azaldu duenez, baina ez dute baztertzen datozen orduetan hildako zein zaurituen kopuruak berriro gora egitea.

Tren istripua ostiralean jazo zen, Balasore barrutian, Indiako ekialdean kokatuta dagoen Odisha estatuan. Ikerketaren arabera, merkantzia-trena bat geldirik zegoen errei batean sartu zen beste trena, honakoa bidaiariz beteta. Talka egin zuten bi trenek, eta bidaiari-trena errailetik atera zen. Une horretan, bidaiariz betetako beste trenak aurreko bi trenekin talka egin zuen. Indiak XXI. mendean izan duen tren istripurik larriena izan da honakoa.

Testuinguru horretan, Trenbideen Batzorde Nazionaleko operazio batzordeko kide Jaya Varma Sinhak xehetasun gehiago eman ditu igande honetan, ezbeharra nola gertatu zen jakiteko. Bere esanetan, seinaleztapen-sisteman izandako arazo tekniko baten eraginez jazo zen ezbeharra, baita giza akats baten ondorioz ere. 

Bidaiari-trena ia 130 kilometro orduko abiaduran sartu zen trenbidera, eta geldirik zegoen merkantzia-trenaren aurka talka egin zuen. Bagoiak "unean bertan irauli ziren" eta bide nagusian amaitu zuten berriro. Beste trena zihoan errei horretatik, eta bagoietako bik, gutxi gorabehera, abiadura berean jo zuten aurreko bidaiari-trenaren kontra. Horre, istripu larria eragin zuen. Bidaiari-trenetan 2.000 pertsona inguru zihoazen.

aCCIDENTE

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena