Mundua
Hegazti-gripea
eitb media
180 egunez egongo da indarrean neurria. Gaur-gaurkoz bost kasu atzeman dira hegazti basatietan herrialdearen hego-ekialdean eta bat ere ez gizakietan. Munduan oilasko gehien esportatzen duen herrialdea izanik, prebentzio-neurriak zorroztu dira etxaldeetan, Gobernuak adierazi duenez.
Osasun-larrialdi egoera Brasilen, hegazti-gripearen ondorioz. EITB Mediaren bideo bateko argazkia.
Brasilgo Gobernuak "larrialdi zoosanitarioko" egoera dekretatu du, herrialdearen hego-ekialdeko bi estatutan hegazti-gripearen bost kasu atzeman ostean hegazti basatietan. Neurria indarrean dago eta 180 egun iraungo du, Nekazaritza eta Abeltzaintza Ministerioak azaldu duenez.
Munduan oilasko gehien esportatzen duen herrialdea izanik, ekoizleek prebentzio-neurriak zorroztu behar izan dituzte etxaldeetan gaitzaren hedapena saihesteko. Brasilgo Gobernuak neurriok jada martxan jarri direla jakinarazi die haragia inportatzen duten herrialdeei.
Oraingoz, hegazti-gripearen bost kasu baieztatu dira hegazti basatietan Espirito Santo eta Rio de Janeiro estatuetan. Herrialdearen hego-ekialdean daudenez, oilasko ekoizle nagusiak dauden eremutik urrun daude, etxalde gehienak hegoaldean baitaude.
Osasun Ministerioak 33 proba egin ditu gizakietan hegazti-gripearekin lotura izan dezaketelakoan. Guztiek eman dute negatibo, bik izan ezik, baina horiek aztertzen ari dira oraindik.
Nekazaritza Departamentuak gogorarazi duenez, gaitza ez da haragi edo arrautza kontsumituta transmititzen, gaixo dauden hegaztiekin kontaktua izanda baizik.
Brasilgo Animalia Proteinaren Elkarteak ohar batean adierazi du herrialdea "hegazti-griperik gabe" dagoela, eta horregatik oilasko esportazioetan ez dela eragin kaltegarririk espero. Iaz, 9.762 milioi dolarreko irabaziak izan zituztela gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa