13:44

Mundua

Hauteskundeak Ipar Irlandan

Sinn Fein indar nagusia da Ipar Irlandako toki administrazioetan hauteskundeen ostean

EITB MEDIA

Michelle O'Neill Sinn Feineko presidenteordeak hauteskundeetan lortutako arrakasta aprobetxatu du DUPi Stormonteko Batzarrean duen blokeoa bertan behera utz dezala eskatzeko.

  • Sinn Feineko presidenteorde Michelle O'Neill. Argazkia: Michelle O'Neill

    Sinn Feineko presidenteorde Michelle O'Neill. Argazkia: Michelle O'Neill

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sinn Fein alderdi nazionalistak mugarri historikoa lortu du, Ipar Irlandako toki administrazioetan boto gehien jaso dituen indarra izan baita, Erresuma Batuan jarraitzea defendatzen duen DUP unionista gaindituta. Hori islatzen dute ostegunean egindako udal hauteskundeetako behin betiko emaitzek, bart ezagutarazi dituztenak.

Ipar Irlandako hamaika tokiko kontseiluetako 462 eserlekuetatik 144 lortu ditu alderdi nazionalistak, 2019ko hauteskundeetan baino 39 gehiago. DUPek bigarren postua lortu du, 122 eserlekurekin, duela lau urteko kopuru berarekin.

Aliantzaren Alderdiak ere gora egin du, eta hirugarren indarra da, 67 eserlekurekin, aurreko hauteskundeetan baino 14 gehiago.

Aitzitik, Ulsterko Alderdi Unionistak (UUP) eta Alderdi Sozialdemokrata eta Laboristak (SLDP, nazionalista) galera nabarmenak izan dituzte, 54 eta 39 zinegotzi lortu baitituzte, hurrenez hurren. Gainerako 36 eserlekuak beste alderdi batzuen artean banatu dira.

Emaitza horiekin, Sinn Fein da ordezkaritza handiena duen alderdia probintziako sei tokiko administraziotan, besteak beste, Belfasten, hiriburuan, eta DUP bost administraziotan soilik da liderra.

Michelle O'Neill Sinn Feineko presidenteordeak hauteskundeetan lortutako arrakasta aprobetxatu du DUPi Stormonteko Batzarrean duen blokeoa bertan behera utz dezala eskatzeko.

Belfasteko exekutiboa geldirik dago 2022ko otsailetik, DUPek errefusatu egin baititu Londresek eta Bruselak brexitaren ostean Ipar Irlandaren estatusari buruz egindako merkataritza-akordioak, Protokolo polemikoan eta orain Windsorko Esparru Akordioan jasotakoak.

O'Neillek historikotzat jo du tokiko hauteskundeetan lortutako emaitza, eta esan du bere alderdiaren kanpainak "lidergo positiboa, exekutiboaren berrezarpena eta politikak funtzionaraztea" nabarmendu dituela, eta horrek "oihartzuna" izan duela hautesleen artean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena