11:07

Mundua

Gerra Ukrainan

Zelenskik Alemaniaren laguntza militarra jaso du Wagnerrek Bakhmuten aurrera egiten duen bitartean

Agentziak | EITB MEDIA

Alemaniak atzo iragarri zuenez, 2.700 milioi euro baino gehiagoko laguntza militarreko pakete berri eta zabal bat emango dio Ukrainari. Horretan, besteak beste, aireko defentsa-sistemak, borrokarako ibilgailu blindatuak eta artilleria jasoko ditu.

00:59
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrak ohore militarrekin hartu du igande goizean Volodomir Zelenski Ukrainako presidentea. Alemaniak iragarri du 2.700 milioi eurotik gorako laguntza militarreko pakete berri eta zabal bat emango diola Ukrainari. Horrek aireko defentsa-sistemak, borrokarako ibilgailu blindatuak eta artilleria barne hartuko ditu.

Bien bitartean, Ukrainan, Wagner talde paramilitar errusiarra Ukrainako ekialdeko Bakhmut hiria hartzeko aurrerapausoak ematen ari da. Larunbat honetan, euren unitateek 550 metro egin dute aurrera hiriko norabide ezberdinetan.

Wagnerreko buru Jevgueni Prigozhinen arabera, 1,78 kilometro koadroko lurraldea konkistatu behar du oraindik ere hiria bere egiteko. Ostiral honetan, baina, militarrak ohartarazi zuen Errusiako tropen alboetan egoera zaila dela bertan. "Alboak erori egiten dira, frontea erori egiten da eta Defentsa Ministerioak egoera nolabait leuntzeko egiten dituen saiakerek Errusiarentzako tragedia global bat ekarriko dute", ohartarazi zuen Wagnerren buruak.

Hala ere, laster bere unitateak hiriaren "erabateko kontrola" bereganatuko dutela ziur agertu da, non borrokek ez duten etenik izan hilabeteotan.

Ukrainako gatazkarekin lotutako beste gertakari batean, Su-34  eta Su-35 ehiza-hegazkin bana eta Errusiako Armadaren bi Mi-8 helikoptero "ustez eraitsi dituzte" Errusiako Briansk eskualdean. Tripulazioko inor ez da bizirik atera, eta eskualdeko agintariek erasotzaileen bila ari dira. Gutxienez zibil bat zauritu da talkaren ondorioz, eta bost etxek kalteak izan dituzte, bertako gobernadoreak jakinarazi duenez.

Istripuaren arrazoi ofizialik ez dagoen arren, agintariak balizko saboteatzaileen bila ari dira helikopteroetako bat misil batekin botatzeagatik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena