08:28

Mundua

AEB

Donald Trump kondenatu egin dute sexu abusua egotzita, baina ez sexu erasoagatik

AGENTZIAK | EITB Media

Epaimahaiak ebatzi du AEBko presidente ohiak sexu abusua egin ziola E. Jean Carroll idazleari. Carrollek pozez hartu du zigorra: "Garaipena da sinistu ez dituztela-eta sufritu duten emakumeentzat".

0:38
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Epaimahaiak errudun jo du Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidente ohia E. Jean Carroll idazleari sexu abusua egitea egotzita, baina ez sexu erasoagatik. Carrollekin batera, 10 emakumek baino gehiagok salatu zuten buruzagi errepublikarra, baina idazlearen salaketak bakarrik egin du aurrera. 

Salaketok 2016an aurkeztu zituzten biktimok, AEBko Presidentetzarako hauteskunde kanpainan argitaratu zen Trumpen bideo baten harira. Grabazioan harro ageri zen politikaria, nahi zuenean "emakumeak musukatzen eta ukitzen" zituela-eta. 

Erasoa 90eko hamarkadan jazo zen. Carrollek salatu zuenez, agintari ohiak sexu erasoa egin zion New Yorken, merkataritzagune bateko aldageletan, eta iraindu egin zuen gertatutakoa 2019an publiko egin zuenean. Irainak esateagatik ere jo dute errudun orain Trump.

Gainera, epaimahaiak ebatzi du Donald Trumpek bost milioi dolarreko kalte-ordaina eman beharko diola Carrolli. Horietako bi eragindako kalteengatik eta 2,7 milioi ospearekin lotutakoak. Hala eta guztiz ere, ez da espetxe-zigorrik izango.

Beraz, epai honekin, Donald Trump lehen aldiz zigortu dute AEBko presidentetza utzi zuenetik.

E. Jean Carroll: "Garaipena da sinistu ez dituztela eta sufritu duten emakumeentzat"

Idazlea pozik azaldu da epaiaren berri jakitean. Ohar batean azpimarratu duenez, "garaipena niretzat ez ezik, sinistu ez dituztela-eta sufritu duten emakumeentzat ere bada". 

"Nire izena garbitzeko eta bizitza errekuperatzeko aurkeztu nuen salaketa. Gaur egia ezagutzen du mundu guztiak", erantsi du.

Carroll, epaitegitik ateratzean.

Carroll, epaitegitik ateratzean.

"Lotsagarria"

AEBko presidente ohiak "lotsagarritzat" jo du epaimahaiaren epaia, eta biktima ezagutzen ez duela ziurtatu du. "Ez dakit nor den emakume hau. Epaia lotsagarria da, garai guztietako sorgin ehiza handienaren jarraipena ", adierazi du Donald Trumpek sare sozialen bidez.

Epaia ikusita, Trumpen aldeko kanpainak iragarri du helegitea aurkeztuko duela.

Mezu horrekin batera, Trumpen hondamendia izan ziren hauteskundetako argudioei ere heldu die taldeak: "Salaketa faltsuek eta erabat asmatuek gure hauteskundeak oztopatzeko aukera eman dugu, kalte handia eraginez".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena