09:05

Mundua

HAUTESKUNDEAK TXILEN

Eskuin muturrak gidatuko du Txileko Konstituzio berria idatziko duen taldea, igandeko hauteskundeak irabazita

AGENTZIAK | EITB Media

50 pertsonak izango dute ardura Pinochet diktadorearen garaitik indarrean dagoen Konstituzioa ordezkatuko duen Konstituzio proiektu berri bat idazteko. Horietatik, 23 Alderdi Errepublikano ultraeskuindarrak aukeratuko ditu.

  • Jose Antonio Kast Txileko hauteskundeak irabazi dituen eskuin muturreko alderdiko buruzagia. EFE

    Jose Antonio Kast Txileko hauteskundeak irabazi dituen eskuin muturreko alderdiko buruzagia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alderdi Errepublikano ultraeskuindarrak gidatuko du Txileko Konstituzio berria idazteko ardura izango duen Konstituzio Kontseilu berria. Gaur egun indarrean dagoen Konstituzioa 1980an Augusto Pinochet diktadorearen babesean onartutakoa da.

Igande honetan Txilen Konstituzio Kontseilu berria aukeratzeko egin diren hauteskundeetan, Alderdi Errepublikanoak jokoan zeuden 50 eserlekuetatik 22 lortu ditu (botoen % 99 zenbatuta).

Eskuin muturrak garaipen argia erdietsi du botoen % 35,4 lortuta, eta 22 eserleku horiei esker, beto ahalmena izango du organo konstituzionalean.

Bigarren postua Gabriel Boric Txileko presidentearen alderdia barne hartzen zuen Txilerako Batasuna koalizio ofizialistarentzat izan da, botoen % 28,45 jasota.

Hirugarren postua Chile Seguro talde kontserbadoreak eskuratu du, botoen % 21,1 eskuratu baititu.

Hauteskundeetara aurkeztu diren gainerako alderdiek ez dute ordezkaritzarik izango Konstituzio Kontseiluan.

Jose Antonio Kast Alderdi Errepublikanoaren sortzailearen arabera, "Txilek porrot egin duen gobernua garaitu du", eta "hasiera berri baten lehen eguna da Txilerentzat".

Gabriel Boric Txileko presidenteak porrota onartu du, eta "akats bera" ez egiteko eskatu dio Alderdi Errepublikanoari, 2022ko irailean erreferendum bidez atzera botatako prozesu konstituziogileari erreferentzia eginez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena