Mundua
SEXU-ABUSUAK
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Elizako kideek adin txikikoei egindako sexu-abusuen gaiari aurre egitea da, Frantziskoren iritzian, "Eliza Katolikoak parez pare duen erronka nagusia". Erakunde horretako orain arteko buruek gaia "oker kudeatu" dutela ere esan du.
Frantzisko aita santua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Elizaren barruan izandako sexu-abusu kasuak behin betiko argitu eta egindako kaltea konpontzeko ordua dela esan du gaur Frantzisko aita santuak. "Sexu-abusuen inguruan elizak egindako kaltea konpontzeko unea da, bai aurreko belaunaldiei egindakoa, baita oraingoei egindakoa ere", adierazi du.
Adin txikikoen babeserako Vatikanoak 2014an sortu zuen batzordeak batzar orokorra egin du, eta bertan hitz egin du Frantziskok. Ikusmin handia zegoen haren hitzaldia entzuteko, bereziki, Hans Zollner jesuita alemaniarrak, elizak egindako sexu-abusu kasuak ikertzen lanik gehien egin duenetako batek, aipatutako batzordearen "gardentasun eza" salatu eta komisio hori utzi ondoren.
"Elizak eredugarri" izateko lan egin behar duela nabarmendu du Frantziskok, eta bide horretan, "zuzenak ez diren jokabideak zuzentzeko" neurriak hartzea eskatu du.
Hala, txosten bat egiteko eskatu die adin txikikoen babeserako batzordekideei, kalteak konpontzeko proposamenak eginez. Azken sei hilabeteotan "asko" egin dela nabarmendu du, baina "gehiago" egin daitekeela ere bai.
Eskaini duen hitzaldi luzean, Aita Santuak esan du "Eliza Katolikoak parez pare duen erronka nagusia" adin txikikoei egindako sexu-abusuen gaiari aurre egitea dela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa