09:59

Mundua

TURKIA

Turkiako zerbitzu sekretuek Estatu Islamikoaren burua hil dute, Erdoganen arabera

EITB MEDIA

Turkiako presidenteak ez du informazio gehiago eskaini balizko operazioaren inguruan, ezta Siriako zein lekutan izan den.

  • Recep Tayyip Erdogan, Turkiako presidentea. EITB Mediaren artxiboko irudia.

    Recep Tayyip Erdogan, Turkiako presidentea. EITB Mediaren artxiboko irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak iragarri du herrialdeko zerbitzu sekretuek —MIT gisa ezagunak— Abu al-Hussein al- Husseini al Qurashi, Estatu Islamikoaren burua, hil dutela Sirian egindako operazio batean.

Presidenteak ez du informazio gehiago eskaini balizko operazio horren inguruan, ezta Siriako zein lekutan izan den jakinarazi ere.

"MITek Estatu Islamikoaren buru den Abu al-Hussein al-Husseini al-Qurashiri jarraipena egin dio denbora luzez. Atzo Sirian neutralizatu zuten", adierazi zuen Erdoganek TRT telebista publikoan egindako elkarrizketa batean.

Abu al-Hussein al-Husseini al-Qurashik azaroaren 30ean hartu zuen talde horren buruzagitza, Abu al-Hasan al-Qurashiren ordez, Siriako Gobernuak kontrolatutako lurralde batean egindako ekintza batean hil baitzen, Siriako hegoaldean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena