Mundua
SARE SOZIALAK
EITB Media
Telebista kate bati eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, txundituta gelditu zen Gobernuko agentziek plataformako mezuak irakurtzeko duten gaitasunarekin.
Elon Musk Twitterren jabea, artxiboko argazki batean
Elon Musk Twitter sare sozialaren jabeak adierazi duenez, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak erabiltzaileen mezu pribatuak ikusteko "erabateko sarbidea" zuen.
Fox News telebista kateari eskaini dion eta astearte honetan ikusi ahalko den elkarrizketa batean eman dituen azalpenen arabera, "harrituta" utzi zuen Gobernuko agentziek plataforman gertatzen den guztia ikusteko aukera dutela jakiteak.
"Ez nengoen horren jakitun", gaineratu du. The Hill egunkariaren arabera, Twitterreko mezu zuzenak ere irakur zitzakeen Gobernuak.
Adierazpen horiek NPR irratiak sare sozialetik alde egin eta egun batzuetara etorri dira, Twitterrek "AEBko Gobernuak finantzatutako bitarteko" izendatu zuelako.
NPR irrati kateak sare soziala utzi eta egun batzuetara egin ditu adierazpen horiek Elon Muskek. Zehazki, AEBko Gobernuak finantzatutako hedabidetzat jo zuen Twitterrek, eta ondoren etorri da erabakia.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa