14:05

Mundua

Arma nuklearrak

Errusiako Gobernuak iragarri du Bielorrusiako hedapen nuklearra NATOren zabalkundearen ondorio dela

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Errusiako mugarako norabidean handitu egin da Aliantza, ez gara gu izan Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundera gerturatu garenak", esan du errusiar Presidentetzako bozeramaile Dmitri Peskovek.

  • Bielorrusiako presidente Alexandr Lukashenko eta Errusiako presidente Valdimir Putin

    Bielorrusiako presidente Alexandr Lukashenko eta Errusiako presidente Valdimir Putin. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bielorrusiako hedapen nuklearraren gaineko erabakia NATOren zabalkundearen ondorio da, Errusiako Gobernuak gaur jakinarazi duenez.

Errusiako mugarako norabidean handitu egin da Aliantza, ez gara gu izan Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundera gerturatu garenak", esan du errusiar Presidentetzako bozeramaile Dmitri Peskovek.

Horregatik, gaineratu du, Errusia bere segurtasuna bermatzeko neurriak hartzen ari da. Atzo, asteazkena, Peskovek agindu zuen, segurtasun sistema orekatze aldera, Moskuk neurriak hartuko zituela Finlandia NATOri batu zaiolako.

Horrek ez du esan nahi Errusiaren erantzuna berehalakoa izango denik, "denbora behar duen prozesu bat baita".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena