16:51

Mundua

Aliantza Atlantikoa

Finlandia NATOko eskubide osoko kide da dagoeneko

Agentziak | EITB Media

Errusiak ohartarazi du Finlandiaren sarrerak ez duela bloke aliatuaren segurtasuna indartuko, eta, aldi berean, ziurtatu du "zeharo" oker daudela Moskuk ez duela atxikimendu horren aurrean erantzungo uste dutenak.

  • Pekka Haavisto, Jens Stoltenberg eta Anthony Blinken.

    Pekka Haavisto, Jens Stoltenberg eta Anthony Blinken. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Albisteak (1)

Finlandia NATOko eskubide osoko 31. kide bihurtu da gaur, Errusiak Ukraina inbaditu ondoren eskatutako sarrera prozesua bukatu ondoren. Horrek esan nahi du herrialdea Aliantzaren defentsa kolektiboko 5. artikuluak babesten duela jadanik.

"Berrespen tresna hau jasota, Finlandia Ipar Atlantikoko Itunaren 31. kidea dela adierazten dut", esan du Antony Blinken AEBetako Estatu idazkariak NATOren egoitzan egindako ekitaldian.

Ekitaldi horretan, Pekka Haavisto Finlandiako Atzerri ministroak bere herrialdearen atxikimendu prozesua osatzeko falta zen azken dokumentua entregatu du. Aurretik, Blinkenek baieztatu du Turkiaren agiri bera jaso duela, Finlandiaren sarrera berretsi duen azken aliatua.

Finlandia NATOn sartu den egunean, Aliantzak 74 urte bete ditu. Atzerri ministro aliatuek bi eguneko bilera hasi dute Bruselan.

Finlandia Aliantzan sartzeko prozesua erakundearen historia modernoan azkarrena izan da, Stoltenbergek gogorarazi duenez.

"Ez dugu nahi besteek zer egin dezakegun eta zer ez esatea", adierazi du Sauli Niinistö Finlandiako presidenteak NATOko idazkari nagusiarekin batera egindako adierazpen batean.

El izado de la bandera de Finlandia junto a las de los otros 30 aliados. Foto: EFE

Finlandiako bandera, NATOko gainerako kideenarekin batera. Argazkia: EFE

NATOko herrialdeetako estatuburuek eta gobernuburuek Finlandia Aliantza Atlantikoan sartu izana ospatu dute, hainbat buruzagik "historikotzat" jo duten jardunaldian. Aitzitik, Errusiak ohartarazi du Finlandiaren sarrerak ez duela bloke aliatuaren segurtasuna indartuko, eta, aldi berean, ziurtatu du "zeharo" oker daudela Moskuk ez duela atxikimendu horren aurrean erantzungo uste dutenak.

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak "inoiz baino indartsuago" ikusten du Aliantza, "NATOren historia modernoko berrespen prozesu azkarrenaren ostean". Hala ere, aitortu du Suediaren sarrera burutzeke dagoela, eta "lehenbailehen" amaitzea espero duela.

"Egun historikoa da zuentzat eta gure aliantzarentzat. Urrats horrek seguruago egiten gaitu guztiak", esan du Rishi Sunak Erresuma Batuko lehen ministroak, eta Suediak ere Aliantzarekin bat egin ahal izateko "beharrezko pausoak" ematen jarraitzeko deia egin du.

"Egoera aldakorrarekin bat etorriz neurtuko da dena, haien segurtasuna ez da indartuko, Aliantza Atlantikoaren segurtasuna, oro har, ez da sendotuko", ziurtatu du Sergei Riabkov Kremlineko Atzerri ministrordeak Errusiako telebista publikoan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena