Mundua
Batasun nazionaleko Gobernua
Erredakzioa
Gatazkaren alde guztiak onartu beharko lukete bakea lortzeko plan berri hau. Honen arabera, Siriako Konstituzioaren erreforma egin beharko dute, eta hauteskunde garbi eta aske deitu behar dituzte.
Koffi Annan Nazio Batuen Erakundeko berriemaile berezia. Argazkia: EFE
Siriarako batasun nazionaleko Gobernu baten garrantziaz ohartarazi du Genevako goi-bilerak. Horrela, Siriako gatazka gainditzeko transizio Gobernu bat proposatu du, Koffi Annan Nazio Batuen Erakundeko berriemaile bereziak jakitera eman duenez.
"Denbora amaitzera doa. Urrats arinak eman behar ditugu", nabarmendu du Annanek, "gatazka negoziazioaren eta eztabaida baketsuaren bitartez konpondu behar dugu". Gatazkaren alde guztiak onartu beharko lukete bakea lortzeko plan berri hau.
Honen arabera, Siriako Konstituzioaren erreforma egin beharko da, eta hauteskunde garbi eta aske deitu behar dituzte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa