Mundua
Aliantza Atlantikoa
Agentziak | EITB Media
Aliantzaren jaiotzaren 74. urteurrenaren egun berean, herrialde nordikoak bat egingo du aliantzarekin, alderdi kontserbadoreak hauteskundeak irabazi ostean.
Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Albisteak (1)
Felipe Etxebarria
Finlandia NATOko kide formal bilakatuko da gaur, asteartearekin, Aliantza Atlantikoaren egoitzan atxikitzeko prozesua amaituta. Bertan, bandera altxatzeko zeremonia bat egingo dute, eta, ondoren, aliatuen Atzerri ministroen bilera bat, Europako iparraldeko herrialdeak eskubide osoko kide gisa parte har dezan.
"Finlandia hartuko dugu NATOko 31. kide gisa, Finlandia eta gure Aliantza indartsuago egiteko", iragarri du Jens Stoltenberg aliatuen idazkari nagusiak astelehen honetan emandako prentsaurrekoan.
"Egun benetan historikoa da hau, egun handia Aliantzarentzat", ziurtatu du Stoltenbergek, eta gogorarazi du zeremonia NATOren jaiotzaren 74. urteurrenean izango dela, 1949ko apirilaren 4an sortu baitzen.
Turkia izan da Finlandia NATOra sartzeko protokoloa berretsi duten 30 aliatuetako azkena, eta prozesua amaitzeko, "atxikitzeko tresna" AEBko Estatu Departamentuan utzi behar du. Hala ere, Turkiako Atzerri ministroak astearte honetan entregatuko dizkio dokumentuak Antony Blinken AEBko Estatu Departamentuko buruari, biek Bruselan bat egiten dutenean.
Finlandia Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundean sartuta, Aliantzaren eta Errusiaren arteko lurreko muga egungoaren "bikoitza baino gehiago" izango da, NATOko idazkari nagusiaren hitzetan; beraz, Vladimir Putin Errusiako presidenteak "Ukrainaren aurkako gerra NATO ahultzeko asmoz abiatu bazuen, kontrakoa lortzen ari da".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa