Mundua
HAUTESKUNDEAK FINLANDIAN
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Azken inkesten arabera, oposizioko bi alderdi nagusiak, Kokoomus kontserbadoreak eta Benetako Finlandiarrak ultraeskuindarrak, birtualki berdinduta daude, botoen % % 20arekin.
Helsinki, gaur. Reuters agentziaren bideo batetik hartutako irudia.
Albisteak (1)
09:00etan, Euskal Herrian 08:00ak zirenean, ireki dituzte hauteslekuak Finlandian, Eduskunta izeneko Parlamentua aukeratzeko. 200 diputatu hautatuko dituzte gaurko hauteskundeetan eta horretarako, 20:00ak arte eman ahal izango dute botoa 4,5 milioi finlandiarrek.
YLE telebista publikoak ostegunean argitara emandako inkestaren arabera, oposizioko bi alderdi nagusiak, Kokoomus kontserbadoreak eta Benetako Finlandiarrak ultraeskuindarrak, birtualki berdinduta daude, botoen % % 20arekin bakoitzak.
Hirugarren lekuan geratuko litzateke SDP egun gobernuan den Alderdi Sozialdemokrata. Sanna Marinen alderdiak botoen % 18,7 eskuratuko lituzke inkestaren arabera, 2019ko hauteskundeetako emaitzak hobetuz. Pandemiaren kudeaketa eta Rusia eta Ukrainaren arteko gerran izandako jarrera begi onez ikusi dute herritarrek baina ekonomia atzeraldian sartu zaie, zor publikoa BPGaren % 73 da eta inflazioa ere goraka doa eta horrek kalte egin dio Gobernuako alderdi nagusiari.
Ultraeskuinak irabaz ditzake hauteskunde parlamentarioak lehen aldiz Finlandiako historian
Inkesta honen arabera, kontserbadoreen eta SDP alderdiaren arteko aldea txikitu egin da, batetik; eta ultraeskuina indartu egin da, bestetik. Hala, Benetako Finlandiarrak alderdiak irabaz ditzake hauteskunde parlamentarioak lehen aldiz Finlandian.
Zentroko Alderdiaren gainbehera ere aurreikusten du inkestak, Gobenu koalizioan bazkide nagusi denarena, alegia. Botoen % 10,7 eskuratuko lituzke, inoizko gutxien.
Gobernuaren hirugarren bazkide diren Berdeen alderdiak ere 2,5 puntu galduko lituzke eta botoen % 9arekin geratuko lirateke.
1,7 milioi lagunek, boto emaileen % 40,5ak aurreko astean eman zuten botoa, 1970ean jarritako aukera baliatua. Boto horiek egunean zehar kontatuko dituzte eta emaitzak hauslekuak itxi berritan emango dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa