Mundua
ESKOZIA
EITB MEDIA
Nicola Sturgeon ordezkatuko du. Bozketan, Ash Regan eta Kate Forbes hautagaiei nagusitu zaie.
Humza Yousaf, argazkiaren erdian. EFE
Humza Yousaf aukeratu dute SNP Eskoziako Alderdi Nazionalistaren buruzagi berria eta, ondorioz, bera izango da Eskoziako lehen ministro berri Nicolas Sturgeon ordezkatuz.
Gaur egun Osasun ministro denak jarraipenaren hautagai gisa aurkeztu zuen bere burua, eta berak lortu du afiliatuen artean babesik handiena.
Lehen itzulian, Humza Yousaf hautagaiak 24.336 boto lortu zituen. Horren atzetik gelditu ziren bere aurkari nagusi izan den Kate Forbes Eskoziako Finantza ministroa 20.559 botorekin eta Ash Regan, hirugarren, 5.599 botorekin.
Bigarren itzulian, botoen % 52 eskuratu du, Kate Forbesen aurretik.
¿ Congratulations to @HumzaYousaf, elected as the new leader of the SNP and Scotland's next First Minister.
— The SNP (@theSNP) March 27, 2023
¿¿¿¿¿¿¿ Together, let's get on with building a better Scotland. #SNPLeadership23 pic.twitter.com/6jw1zTBsGP
Guztira, 72.169 afiliatuetatik 50.494k eman dute botoa bi astez egin diren hauteskunde primarioetan, hau da, parte hartzea % 70ekoa izan da.
Lehen hitzaldian esan du bere lehentasuna bizitzaren kostuaren igoeraren aurka borrokatzea izango dela.
Humza Yousaf asteartean izendatuko dute Eskoziako lehen ministro berria.
Humza Yousaf (37 urte) Glasgown jaioa da, eta ama kenyarra eta aita pakistandarra ditu. Halaber, lehen musulmana izango da Eskoziako ministro nagusi eta SNPko buruzagi karguetan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa