10:30

Mundua

Krisia banketxeetan

First Citizens bankuak Silicon Valley Banken aktiboak eta gordailuak erosi ditu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

First Citizensek 72.000 milioi dolar erosiko ditu gordailu aktiboetan. AEBko agintarien estimazioen arabera, SVBren porrotaren kostua 20.000 milioi eurokoa izan da.

  • Silicon Valley Bank

    Silicon Valley Bank. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

First Citizens bankuak Silicon Valley Bridge Banken (SVB) aktiboak, gordailuak eta maileguak eskuratu ditu, Ameriketako Estatu Batuetako Gordailuen Aseguruen Korporazio Federalak (FDIC) jakinarazi duenez.

Raleigh-en (Ipar Carolina) egoitza duen eskualdeko erakundeak aktibo gehienak bereganatu ditu. SVB ekintzaileentzako mailegu eta gordailuetan espezializatutako erakundeak bi aste zeramatzan erosle bila, erori eta Estatuak esku hartu ondoren. First Citizensek 72.000 milioi dolar erosiko ditu gordailu aktiboetan, 16.500 dolarreko deskontuarekin.

SVBren gordailugileak automatikoki bihurtuko dira First Citizens Bank & Trust Companyren gordailuzain, eta bere gain hartutako gordailu guztiak FDICen asegurupean egongo dira aseguruaren epe mugaraino. 

Martxoaren 10ean, SVBk 167.000 milioi dolar inguru zituen aktiboetan eta 119.000 milioi gordailuetan; 90.000 milioi inguru administrazio judizialaren pean egongo dira, FDICek eskura dezan, oharraren arabera.

AEBko FDICren arabera, Silicon Valley Banken porrotaren kostua 20.000 milioi dolar ingurukoa da, baina zenbateko zehatza abian dagoen ikerketa judiziala amaitzen denean jakingo dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena