Mundua
Ukrainako gerra
Agentziak | EITB Media
Putinek defendatu du akordio horrek ez dituela egungo armagabetze itunak urratzen, eta adierazi du uztailaren 1erako amaituta egongo dela Bielorrusian armamentu hori ezartzeko silo baten eraikuntza.
Vladimir Putin, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Vladimir Putin Errusiako presidenteak Bielorrusiarekin akordioa iragarri du larunbat honetan, arma nuklear taktikoak herrialde horretan hedatzeko, Ukrainarekin muga partekatzen baitu.
"Ez ditugu lagatzen. Estatu Batuek ere ez dizkiete beren aliatuei uzten. Azken finean, haiek hamarkada askotan egin zuten gauza bera egiten dugu", azaldu du telebista publikoan.
Putinek defendatu du akordio horrek ez dituela egungo armagabetze itunak urratzen, eta adierazi du uztailaren 1erako amaituta egongo dela Bielorrusian armamentu hori ezartzeko silo baten eraikuntza.
Iragarpenaren eragilea Erresuma Batuak Ukrainako armadari uranio pobretua emateko erabakia izan zela azpimarratu du, baina Londresek dio ez dela arma nuklearra.
Errusiako liderrak esan du munizio britainiarra ez dela suntsipen handiko armatzat hartzen, baina armamentu "arriskutsuena" dela, batez ere talkaren ostean hodei erradioaktibo bat sortzen duelako.
Gainera, Putinek gogorarazi du Alexandr Lukashenko Bielorrusiako presidenteak aspaldi eskatu zuela arma mota hori Sobietar Errepublika ohian zehar zabaltzea.
Ukrainak askotan leporatu dio Bielorrusiari Errusiaren egungo kanpaina militarraren konplize izatea, nahiz eta Lukashenkok NATOk bere mugak militarizatu dituela dioen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa