Mundua
Zibersegurtasun
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Frantziako Gobernuaren ustez, aisialdiko aplikazioek "ez dute Administrazioaren ekipoetan instalatzeko adina zibersegurtasun eta datu-babes maila".
TikTok aplikazioaren ikonoa mugikorreko pantaila batean.
Frantziako Gobernuak iragarri duenez, Administrazioko langileen telefono mugikor ofizialek "ezingo dute jolas-aplikaziorik deskargatu". Neurri horrek TikTok sare sozialari eragiten dio, baina baita beste zerbitzu mota batzuei ere, hala nola streamingari.
Agindua Transformazioaren eta Funtzio Publikoaren ministroak eman du, halako aplikazioek, "bereziki segurtasunaren arloan", planteatzen dituzten erronkak aztertu, eta nazioarteko hainbat bazkidek TikTok enpresa txinatarraren aurkako neurriak hartu ondoren.
Pariseko agintariaren ustez, aisialdiko aplikazioek "ez dute behar adinako zibersegurtasun- eta datu-babeseko mailarik Administrazioaren ekipoetan instalatzeko", eta, beraz, beto orokor bat ezartzea erabaki du; hala ere, "salbuespenezko" baimenak ematen ditu, norbaitek "beharrizan profesionalak" dituela egiaztatzen badu.
Joan den otsailean, Ameriketako Estatu Batuetako Administrazioak TikTok gailu ofizial guztietatik kentzeko agindu zuen, eta Europako Batzordeak ere erabaki hori hartu du. Txinako Gobernuak, ordea, horrelako neurrien atzean omen dagoen ustezko asmo politikoa salatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa