Mundua
JASANGARRITASUNA
EITB MEDIA
Itsas garraioan energia berriztagarrien erabilera handitzea du helburu. Oraingoz, akordioa behin-behinekoa da, eta Kontseiluaren eta Euroganberaren berrespen formalarekin jarriko litzateke indarrean.
Oizmendi ontziaren artxiboko irudia, Bilboko Portuan. EFE
Albisteak (1)
Europar Batasuneko kideek eta Parlamentuak itsas garraioa deskarbonizatzeko akordioa itxi dute ostegun honetan. Behin-behinekoa da oraingoz, baina itsas garraioan energia berriztagarrien erabilera handitzea du helburu, eskualde ultraperiferikoetan eta uharte txikietan salbu.
Itun hori indarrean sartzen den unean, Kontseiluak eta Euroganberak berretsita, itsasontzien emisioak pixkanaka % 2 murriztuko dira 2025era arte. Ildo beretik, ontzien isurketak % 6 jaitsiko dira 2030etik aurrera, % 14,5 2035etik aurrera eta % 31 2040tik aurrera. 2050ari begira, euroguneko itsasontziek % 80 murriztuko dituzte isurketak.
Horren guztiaren helburua da Europar Batasunak neutraltasun klimatikoa lortzea, Europako Parlamentuak ostegun honetan ohar batean jakinarazi duenez. Akordioaren arabera, 5.000 tonatik gorako ontzietako isuriak murriztuko dira, horiek baitira erregai gehien erabiltzen dutenak.
Horrez gain, itsas sektorea deskarbonizatzeko helburuak portuen jasangarritasuna ere aurreikusten du, baita irteerako edo helmugako portua EBtik edo Europako Erkidegoko eskualde ultraperiferikoetatik kanpo dagoen bidaietan erabilitako energiaren % 50erako ere.
Akordio hori joan den abenduan Kontseiluak eta Europako Parlamentuak CO2 isuriak murrizteko eta klima-neutraltasuna 2050ean lortzeko akordioaren baitan dago. Oraingoz, akordioa behin-behinekoa da, eta Kontseiluaren eta Euroganberaren berrespen formalarekin jarriko litzateke indarrean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa