11:08

Mundua

Latinoamerika

Peru alerta egoeran dago, 50 hildako utzi dituzten euriteen aurrean

Agentziak | EITB Media

Euriteen ondorioz, 50 pertsona hil dira, 8.000 zauritu, 50.000 kaltetu, 1.300 etxe suntsitu eta errepideetan 640 kilometrotan eragin dute.

  • Euriteek eragindako uholdeak. Argazkia: EITB Media

    Euriteek eragindako uholdeak. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Peruko agintariek alerta egoeran jarraitzen dute, asteburuan herrialdearen iparraldean eta erdialdean euriteek jarraituko dutelako. Orain arte, 50 hildako eta milaka kaltetu utzi dituzte euri bortitzek.

Hondamendien Arriskua Zenbatesteko, Prebenitzeko eta Murrizteko Zentro Nazionalak (Cenepred) jakinarazi duenez, larunbat eta igande honetarako arrisku agertokiak herrialdeko ipar kostaldeko eta mendilerroko 409 barruti hartzen ditu.

Dina Boluarte Peruko presidenteak ostiral honetan jakinarazi zuenez, euriteen ondorioz 50 pertsona hil dira, 8.000 zauritu, 50.000 baino gehiago kaltetu, 1.300 etxe suntsitu eta errepideetan 640 kilometrotan eragin dute.

Boluartek Kongresuan aurkeztutako proiektu berria berretsi zuen, arroak kontrolatzeko lanez arduratuko den azpiegitura agintaritza nazional bat sortzeko, Rimac ibaiarena kasu, Limako erdigunea zeharkatzen duena eta egungo prezipitazioengatik arrisku maila handia duena.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena