Mundua
Silicon Valley Banken porrota
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Europako Banku Zentralak interes tasak igotzeko hartutako joerak ere badu zerikusia europar bankuen "txakalaldian". Aurreikusita dago ostegun honetako bileran 50 puntu gehiago igotzea. Ikusteko dago, ordea, Silicon Valley Banken porrotak horretan eraginik izango duen.
AEBko Erreserba Federalaren presidente Jerome Powell. Argazkia: EFE
AEBko Erreserba Federalak bart iragarri du Silicon Valley Banken egindako kudeaketa ikertzen ari dela, porrotaren nondik norakoak argitze aldera, eta ondorioak maiatzaren 1ean argitaratuko dituela, txosten batean.
"Apal jokatu eta ikerketa sakona egin behar dugu, banketxe hori nola ikuskatu eta arautu dugun ondorioztatzeko, esperientziatik ikasi behar dugulako", esan du Michael Barr Erreserba Federalaren Ikuskaritzako presidenteak ohar baten bidez. Hain zuzen ere, Barr bera arduratuko da ikerketa zuzentzeaz.
"Silicon Valley Bankekin lotutako aferek azterketa sakona, gardena eta azkarra exijitzen dute", erantsi du Erreserba Federaleko presidente Jerome Powellek.
Europako Banku Zentralaren bilera, ostegunean
Badirudi Europako Banku Zentralak interes tasak etengabe igotzeko hartutako joerak baduela zerikusia europar bankuen "txakalaldian". Begirada guztiak, baina, osteguneko bilerara zuzendu dituzte, jakin-mina baitago interes tasen inguruan. Hasiera batean, 50 puntuko igoera aurreikusi zuten; ikusteko dago, ordea, aurreikuspena beteko duten.
SVBren porrotak europar bankuetan haustura ekarriko duen susmoa ere badago. Zentzu horretan, XTBren analista Dario Garciak iragarri du dagoeneko erabakia hartuta dagoela, eta osteguneko bileran 50 puntuko igoerari eutsiko diotela, nahiz eta ez duen baztertu Banku Zentralaren presidente Christine Lagardek jarrera aldatzea.
Goldman Sachsek atzo aurreratu zuenez, AEBko Erreserba Federalak datorren asteko bileran ez ditu interes tasak igoko. Airean dago, beraz, osteguneko hitzorduak zer emango duen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa